Atxiloketa

Ertzaintzak Ion Alda atxilotu du Gasteizen, eta bere etxea miatu

19 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen gaur goizaldean. Gauerdia pasata, Gasteizko Gizarte Segurantzaren egoitzan sute bat izan zela jakin zuen Ertzaintzak, sute hori eraso batek eragin zuela jakin zuten, gero. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasoa egin zuten gazteek toki desberdinetara ihes egin zuten, eta bila aritu ondoren, 19 urteko Ion Alda atxiki zuten. Askatasunak jakinarazi duenez gaur arratsaldeko 15:00ak inguruan bere etxea miatu du Ertzaintzak.

2005eko otsailaren 19a
18:25
Entzun
Jaurlaritzaren Herrizango Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza agertu zenean, erasoa burutu zuten gazteek ihesari eman zioten, bakoitzak bere aldetik. Ertzaintzak bilaketari ekin zion orduan, eta 19 urteko gaztea atxilotu.

Datozen orduetan, gaztea Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dutela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.