Ertzaintzak, momentuz, Ernai gazte antolakundeko zortzi kide atxilotu ditu gaur. Ehunka izan dira gaur arratsaldean Ernaik deituta karrikara atera diren gazteak Larrialdi egoeran gaude lelopean, eta manifestazioak egin dituzte Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. Bizkaiko hiriburuko manifestazioaren bukaeran gazteen aurka egin du Ertzaintzak, eta han zazpi izan dira atxilotutakoak. Gasteizen ere izan dira istiluak, eta gazte bat atxilotu dute.
‼ï¸ÂÂÂErtzaintzak oldarkor jokatu du manifestarien aurka Bilbo eta Gasteizko mobilizazioetan.
— Ernai (@ernaigazte) May 7, 2021
Gutxienez 8 gazte atxilotu dituzte bi hiriburuetan.#AtxilotuakAskatu#Larrialdianpic.twitter.com/XjblzsT6Ie
Atxiloketen ondorioz, atxilotuetako bat Basurtuko ospitalean ospitaleratu behar izan dute, dislokatutako sorbalda batekin.
Manifestazioan etorkizuna beltza datorrela nabarmendu dute Ernaiko kideek, eta gazteen egoera iraultzeko aterabideak «eraldaketa soziala» eta «burujabetza» direla aldarrikatu dute karrikan.
‼ï¸ÂÂÂÂÂÂÂÂ‼ï¸Â Zipaioek @ernaigazte-ko mobilizazioaren ostean gazteen aurka kargatu egin dute!
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) May 7, 2021
Utzi bakean euskal gazteria!#M7#Larrialdianpic.twitter.com/qk77D3wblA
Koronabirusaren krisiak gazteen egoera okertu bertzerik ez dutela egin nabarmendu du Iruñeko ekitaldi nagusian Izar Hernando bozeramaileak, eta arazoa estrukturala dela nabarmendu du: «Kapitalismoak irabaziak pilatzen jarraitzeko, langilea klasearen prekarizazioa sakontzen ari da. Eta gu, gazteak, sektore kolpatuenetakoak gara». Kapitalaren «ofentsiba berri baten aurrean daudela nabarmendu du Hernandok, eta horri aitzin egiteko elkarlanerako deia luzatu diete gainerako indar sozial eta sindikatuei: «Aurkitzen garen bidegurutze honetan, eredu aldaketarantz bultza egitea inoiz baino beharrezkoa da».
Espainia eta Frantzia «etorkizun eza» direla nabarmendu dute: «Haien errezeta neoliberal, autoritario eta ukatzaileek gazteon egoera betikotu eta areagotzen dute. Horrekiko dependienteak gara gazteak, haien lan erreformekiko, haien muntai polizialekiko, haien politika neoliberalekiko, haien matxismo eta arrazakeri instituzional eta kronikoarekiko... Eta, beraz, Herri bezala ere dependienteak gara», nabarmendu dute.
Horrekin hausteko deia egin du Hernandok eta argi utzi du gazteon egoera iraultzeko eta «alarma egoeratik» ateratzeko Euskal Herrian eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren behar direla. «Gazteon egoera iraultzeko Euskal Herrian eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren aterabidea behar dugu».
Bide horretan, krisia kapitalak ordaintzeko eskatu dute: «Etorkizuna lapurtu digute, kriminalizatuak izan gara, gutxietsi gaituzte... Arduragabeak, inozoak... Hori guztia omen gara gazteak. Aitzaki eta adjektibo merkez estali dute haien asmoa: krisi hau gure bizkar gainean jartzea. Ba ez! Euskal Herrian, gazteok ez dugu bestelako krisirik irentsiko! Ordain dezatela haiek».