Ertzaintzak diskoteka bateko atezain bat atxilotu du Gasteizen, 31 urteko gizon baten heriotzaren ostean

Albiste agentzien arabera, lurrera erori eta buruan kolpe bat hartuta hil da 31 urteko gizonezkoa.

Dantzalekuko ataria, gaur goizean. L. RICO / EFE
Dantzalekuko ataria, gaur goizean. L. RICO / EFE
jon ordonez garmendia
2025eko otsailaren 23a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldean 31 urteko gizon bat hil da Gasteizko diskoteka bateko sarreran, eta Ertzaintzak dantzalekuko atezainetako bat atxilotu du. Arabako hiriburuko Bakea kalean dago diskoteka. 04:53an SOS Deien larrialdi zerbitzuan jaso duten dei baten arabera, 31 urteko gizonezko bat lurrera erori da dantzalekuko atarian, eta konorterik gabe geratu.

Europa Press albiste agentziaren arabera, lurrean zen gizonak bihotzekoa izan du, eta osasun zerbitzuetako langileak bere onera ekartzen saiatu badira ere, han bertan hil da. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du zer gertatu den argitzeko, eta dantzalekuko atezainetako bat atxilotu du, heriotzarekin zerikusia izan duelakoan.

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, lekukoek azaldu dute ez dela borrokarik izan bien artean, eta atezainak dantzalekura sartzea eragotzi nahian kolpe bat eman, eta lurrera bota duela 31 urteko gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.