Ertzaintzak AEMko bi kide atxilotu ditu

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
BILBO. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atzo jakinarazi zuenez, Ertzaintzak taldeko bi kide atxilotu ditu Bizkaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu izanen lituzke atxiloketak. Atxilotuen etxeak ere miatzen aritu ziren Ertzaintzaren agenteak, AEMk kaleraturiko oharraren arabera. «Diligentziak sekretupean daudela diote. Aldi berean, jakin ahal izan dugunez, ez daude inkomunikaturik».

Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisolli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga dira, hain zuzen ere, Ertzaintzak atxilotutako bi pertsonak; Astorkizaga euskal preso ohi bat da. AEMk jakinarazi du euren senideen bidez izan dutela atxiloketen berri, eta elkartasuna adierazi diete. «Euren senide eta lagunei animo erraldoi bat igortzen diegu, eta baita Euskal Herriko kangileari adi egoteko bai atxiloketa hauen inguruan burutuko diren mobilizazioak zein Txikitorenak [Iñaki Bilbao] direla eta», nabarmendu du oharrean. Atxilotuak askatzeko deia egin du AEMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.