Ertzaintza hamabost urteko mutil baten heriotza ikertzen ari da Sopelan

Dirudienez, goi tentsioko dorre batean igota zegoela, elektrokutatu eta erori egin da. Larrabasterra auzoko Gatzarriñe kalean gertatu da ezbeharra.

Goi tentsioko dorre bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Goi tentsioko dorre bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko ekainaren 16a
14:25
Entzun

Sopelan (Bizkaia) hamabost urteko mutil bat hil zen bart. Dirudienez, gaztea Larrabasterra auzoko Gatzarriñe kalean dagoen goi tentsioko dorre batera igota zegoen, baina elektrokutatu eta erori egin zen. 21:30ean gertatu zen hori, eta bertan hil zen mutila. Lagun batekin zegoen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du albistearen berri, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Autopsia egingo diote gorpuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.