Ertzaintzak ohar baten bidez jakinarazi du gizon baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu duela. Gizonezko hori 02:00etan topatu dute, konortea erdi galduta, Donostiako Bidebieta auzoan, eta Donostia Ospitalera eraman dute; han hil da.
Herritar batek topatu du gizona, Donostia eta Trintxerpe artean eraikitzen ari diren supermerkatu baten lanen inguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoak kordea erdi galdurik zuen, eta osasun zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman dute. Handik ordu batzuetara hil da.
Autopsiaren emaitzen esperoan daude ikerketarekin segitu ahal izateko. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean aztertuko dute gorpua.