Ertzainen mobilizazio batek trafikoa moteldu du Bilbon

Ertzainak Borrokan plataformak antolatu du, eta urriaren 16an beste mobilizazio bat egingo duela iragarri du

Ohi baino auto gehiago, atzo, Bilbon. JAVIER ZORRILLA / EFE.
2023ko irailaren 26a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzainak Borrokan plataformak kalera jo du berriro, eta atzo auto karabana bat egin zuen Bilbo inguruetan ertzainen lan aldarrikapenen alde. Oraingoan, plataformak Euspel sindikatuaren atxikimendua izan du. Protestak trafikoa moteldu zuen A-8 autobidean eta Bilboko sarreretan, baina ez zuen aparteko auto ilararik sortu.

07:30ean abiatu ziren karabanan parte hartu zuten autoak, Basauritik eta Sestaotik (Bizkaia), eta Bilbo inguruan ziren. Protesta 10:00etan amaitu zen, Barakaldon; han, ertzainek batzarra egin zuten, egoeraren berri emateko. Plataformak «arrakastatsutzat» jo du protesta, eta beste mobilizazio bat iragarri du urriaren 16rako, Bilbon.

Ertzainak Borrokan plataformaren arabera, ertzainek «arazo larriak» dituzte: ez dute agente nahikorik, materialen gabezia ere handia da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez ditu aintzat hartzen. Plataforma joan den maiatzean abiatu zen, manifestazio baten bidez, eta orain arte sindikatuetatik kanpo antolatu ditu protesta ekintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.