Emakumeen aurkako indarkeria

Ertzain ohi bat atxilotu dute Espainian, bikotekide ohia hil nahi zuelakoan

Castron atzeman zuen atzo Guardia Zibilak. Neska-lagun ohiarekiko urruntze agindua jarria zion epaileak, tratu txarrak direla-eta. Emakumeak ere, urruntze agindua zuen, gizonezkoak tratu txarrengatik bere aurka ezarritako salaketa baten ondorioz.

2009ko martxoaren 26a
18:26
Entzun
Guardia Zibilak ertzain ohi bat -gizonezkoa- atxilotu zuen atzo Castron (Kantabria, Espainia), bikotekide izandakoa hil nahi zuela egotzita. Emakumeak berak eman zuen abisua, eta zioen gizonezkoa labanarekin hiltzen saiatu zela.

Ustezko erasotzailea handik gutxira atzeman zuten. Ukatu egin zuen halakorik egiten ahalegindu zela.

Hasieran zabaldu da oraindik ere ertzaina dela, eta bajan dela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eguerdian jakinarazi du 2007an utzi zuela Ertzaintzak. L.O.Z.-k 44 urte ditu eta Mungiakoa (Bizkaia) da.

Gizonezkoak lehendik ere baditu bere aurkako salaketak tratu txarrak eragitea leporatuta. Emakumearen aurkako salaketa ere ezarri zuen gizonezkoak tratu txarrengatik. Biei elkarrekiko urruntze agindua jarria die epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.