Ertzain bati besoan ebaki bat egiteagatik atxilotu dute gizon bat Gasteizen

Atxilotuak 27 urte ditu. Poliziek identifikatzeko eskatu diote «mespretxuzko» adierazpen bat egin dielako, eta, orduan, kristal zati batekin eraso egin dio ertzain bati.

Erasoa gertatu den lekua, eta odol arrastoak lurrean. L. RICO / EFE
Erasoa gertatu den lekua, eta odol arrastoak lurrean. L. RICO / EFE
2024ko uztailaren 10a
21:16
Entzun

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen; ertzain bati eraso egitea leporatzen diote, eta ertzain horri ebakuntza bat egin beharko diote. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaitzetsi egin du eraso hori, eta Ertzainak Borrokan taldeak elkarretaratze baterako deia egin du biharko.

11:20 aldera gertatu da: Arriagako atea kalean zegoen gizon bat identifikatzera joan dira ertzainak, poliziei «mespretxuzko» adierazpenen bat egin dielako, beti Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren prentsa oharraren arabera. Gizonak «modu bortitzean» erantzun die, botila hautsi bat eskuetan, eta beso batean ebaki bat egin dio ertzainetako bati.

Ihesi joan da gizona, Alde Zaharrera bidean. Teilatu batean atzeman dute poliziek, eta atxilotuta eraman dute. Poliziaren arabera, aurrekariak ditu.

Ertzain zauritua, berriz, ospitalera batera eraman dute, eta ebakuntza kirurgiko bat egin beharko diotela adierazi dute.

Bingen Zupiria sailburuak erasoa gaitzetsi du, eta desegokitzat jo ditu «egunez egun herritarren segurtasuna bermatzeko lanean ari diren ertzainen kontrako erasoak». Elkartasuna agertu dio poliziari, eta lehenbailehen sendatzea opatu dio.

Ertzainak Borrokan taldeak, berriz, elkarretaratze batera deitu du biharko. Gasteizko komisariaren aurrean bilduko dira. Zaurien kontrako baliabide oinarrizkorik ere —esaterako, botika kutxarik— ez dutela salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.