Ertzaintzak kaleko jantzita zegoen ertzain bat identifikatu zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurka egindako protestetan, Gasteizen. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman du horren berri, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez.
Hain zuzen ere, Arzuagak esan zuen azaroaren 12an eskuin muturrak protestak egin zituela Espainiako Gobernuaren aurka. Arzuagaren esanetan, Gasteizko protestan ertzain batzuek parte hartu zuten, itxuraz zerbitzutik kanpo zeudenean, eta istiluak eragin zituzten. Horregatik, Erkorekari galdetu zion ertzainak ote ziren eta lanean ote zeuden, besteak beste.
Orain, Erkorekak aitortu du ertzain batek parte hartu zuela, eta identifikatu egin zutela. Horren harira, Ertzaintzak barne ikerketa bat abiatu du, eta, gainera, bi salaketa jarri dituzte, ustez mozal legea hausteagatik.