Indarkeria matxista

Ertzain bat atxilotu dute Donostian, emaztea hiltzen saiatzeagatik

Emakumeak ihes egitea lortu du, negar gasa baliatuta. Gizona aske utzi dute, zenbait kargu leporatuta.

Eraso matxistak gaitzesteko elkarretaratze bat Donostian, iaz. ANDONI CANELLADA / FOKU
Eraso matxistak gaitzesteko elkarretaratze bat Donostian, iaz. ANDONI CANELLADA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko abuztuaren 18a
10:40
Entzun

Donostian ertzain bat atxilotu dute, emaztea hiltzen saiatzeagatik. El Diario Vasco egunkariak zabaldu duenez, gizonak bi alaba adingabeen aurrean eraso zion larunbat goizaldean, baina emakumeak etxetik ihes egin eta laguntza eskatzea lortu zuen. Erasotzaileak sukaldeko labana handi bat erabili zuen. Dena den, aske utzi dute, zenbait kargu leporatuta.

Bi alabek ez dute lesio fisikorik, baina tentsio uneak izan ziren, aita haietako batekin itxi zelako etxean. Azkenean, lortu zuten atxilotzea; hilketa saiakera egotzi diote, eta Ertzaintzak ikertzeari ekin dio zer gertatu zen argitzeko.

Lehen hipotesien arabera, eztabaida baten ondorioz haserretu zen bikotekidea, eta, emaztea zenbait alditan mehatxatu ostean, gizonak labana bat hartu zuen. Labanaz egin zion eraso emakumeari, hark haur bat besoetan zuela, baina emakumeak ihes egitea lortu zuen, negar gasa erabilita. Beste alaba, neskatila txikia hura ere, etxean geratu zen. Emakumeak Martuteneko espetxea zaintzen duten ertzainengana jo zuen laguntza eske. Goizaldeko laurak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.