Erruduntzat jo dute Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohia

Agerria hotelaren aferan dokumentu bat faltsutu izana onartu zuen epaiketan. Lau hilabeteko kartzela zigorra eta 5.000 euroko isuna ezarri dizkiote, biak gibelapenarekin.

jarraia230275.jpg
2023ko uztailaren 4a
18:31
Entzun

Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohia kondenatu du Paueko Zigor Auzitegiak, Agerria hotelaren kudeaketagatik. Ekain hasieran egin zioten epaiketan, onartu zuen Agerria hotelarentzat 450.000 euroko mailegua lortzeko hura kudeatzen zuen ekonomia mistoko sozietatearen akta faltsu bat idatzi zuela. Lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak, gibelapenarekin. Baita 5.000 euroko isuna ere, erdia gibelapenarekin. Bost urteko epean gisa bereko deliturik egiten ez badu, gibelapenezko zigorrak ez ditu bete beharko. Horrez gain, urte batez debekatua izanen du edozein enpresa kudeatzea.

Mauleko Herriko Etxea parte zibil gisa aurkeztu zen auzian, eta haren eskaera onartu du auzitegiak. Etxebestek 115.000 euro eman beharko ditu kalte ordainetarako. Auzapez ohiaren abokatuak Sud Ouest-i egindako adierazpenen arabera, dei eginen diote auzitegiaren erabakiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.