Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?
Nire iritziz, euskal gizarteak dituen erronkei herri gisa erantzuteko bidea egiten hasteko ausardia. Esaterako, egun dugun krisi ekologiko globalaren aurrean, Euskal Herriaren muga biofisikoen jabetza berreskuratuz, biodibertsitatea babesteko legedia garatzeko, gauzatzeko eta indartzeko premiari erantzutea.
Zer itxaropen duzu emaitzaren harira?
Itxaropena baino gehiago, desioa, garaiak eskatzen duen trantsizio ekosoziala bideratzeko adostasun politikoak lortzekoa: ekonomia globalizatuak sustatzen duen industria eredu intentsiboaren eta azpiegitura handien aldeko politikak baztertuta, gure mendietako, kostaldeko eta landa eremuko natura baliabideak berreskuratzea ahalbidetuko duen tokiko ekonomia eta kultura lehenestea.