Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala amaitu da aurtengoz, baina aurrera begira badira hamaika erronka.
Rolak. «Epe luzeko lana» da rolak gizarteratzea, eta horri eutsiko diote Euskaraldiko sustatzaileek.
Txapak.Ahobizi eta belarriprest txapak erabiltzearen garrantzia azpimarratzen jarraituko dute. Aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi dira kalean, eta aztertuko dute zer aldaketa egin beharko diren aurrerantzean gehiago ikus daitezen.
Ohiturak. Euskaraldia «ariketa praktikoa» dela azpimarratu dute, eta hiztunen praktiketan eta entitateen neurrietan eragiten jarraitu nahi dute.
Proposamen berriak. Uste dute Euskaraldia akuilu dela euskararen erabilera sustatzeko «bestelako ariketa praktikoak» ere egon daitezen.
Deia. Gaurtik, hizkuntza ohiturak aldatzera eta euskararentzat «gune erosoak» sortzera deitu dute gizartea.
ERRONKAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu