2022ko Bizkaiko ikastolen jaia Bilboko Abusu ikastolari egokitu zaio, hirugarrenez. Maiatzaren 29an egingo dute Erro, harri, har lelopean, «sustraiak zainduz, gogor jardunez, harrera herri» izan nahi dutelako. Gaur egun, 700 ikasletik gora dauzka ikastolak, eta 500 familiak eta 60 langilek osatzen dute kooperatiba elkartea. Hiriburu handieneko ikastolarik txikiena da.
Seigarrenez egingo da Ibilaldia Bilbon. Pandemia osteko lehen jaialdi handia egitea da haien helburuetako bat, baina ez dute zehaztu zer formatu izango duen. Aurten, Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek antolatu dute, eta, osasun larrialdiaren ondorioz, parte hartzaileek izena eman behar izan dute. 2022ra begira, euskalduntasuna, euskal kultura eta ikastola ardatz izango dituen festa egin nahiko lukete.
'Erro, harri, har' lelopean egingo dute Ibilaldia Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu