Errigorako kanpainako eskaeren aurreikuspenak «gainditu» egin dira

Hainbat produktu amaitu dira, baina antolatzaileek galdegin dute eskariak egiten jarraitzea. Martxoaren 24ra arte egongo da aukera

Errigorak agerraldi bat egin zuen atzo, Iruñean. ERRIGORA.
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Errigorak hilaren 4an abiatu zuen Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren aurtengo aldia, eta antolatzaileek atzo Iruñean eginiko agerraldian jakinarazi zuten «gainditu» egin direla eskaeren aurreikuspenak. Haien arabera, zenbait eskaeraren ostean, hainbat produktu amaitu dira, besteak beste potxa ekologikoak eta pikillo piperrak, baina herritarrei galdegin diete oraindik ere eskaerak egitea, horretarako aukera baitute martxoaren 24ra arte. «Ezin izan dugu ase hainbat produkturen eskaria, baina ez da albiste txarra: gaur eskaera indartuz gero, bihar produktuon ekoizpena indartzeko pausoak emateko moduan izango gara».

Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua izan dute bidelagun kanpaina honetan ere. Edorta Lezaun hango kidea da, eta bi erakundeen arteko elkarlanak emandako fruituen garrantzia azpimarratu du: «Tokiko produktu ekologikoen garrantzia eta ekoizleen batasuna beharrezkoak dira». Mirian Otxotorena kontseiluko lehendakariak, berriz, nabarmendu du orain arte bezala Errigorarekin elkarlanean jarraituko dutela aurrerantzean , mugimenduaren oinarri berberak dituztelako. «Urtez urte pausoak ematen ari gara elikadura burujabetzara bidean, eta Nafarroako ekoizle txikiak sostengatuz, bestelako eredu eta kontsumo aldaketa baterantz».

Komunitateari eskerrak

Egitasmoaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiete kontsumitzaileei eta ekoizleei, «erakutsi duten konpromisoarengatik», eta herritarrei ere dei egin diete «bestelako elikadura eredu baten alde» urratsak egitera, eta bide horretan «hazi bat gehiago» izatera. Guztien parte hartzea beharrezkoa dela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.