Errezilen ospatuko dute Eskola Txikien Jaia, ekainaren 12an

Jaiaren aurkezpena atzo, Errezilen. ESKOLA TXIKIEN JAIA.
inaut matauko rada
2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Errezilgo herritarrek «egitaraua osatuta eta antolakuntza prest» dutela adierazi du Eskola Txikien Jaiak. Joan den urtean Aizarnako eskolak antolatu zuen jaia, eta aurten, bigarrenez, Errezilgoaren esku dago, 1995. urtean ere haiek antolatu baitzuten.

Urtero bezala, Eskola Txikiak Bizirik da festaren leloa, eta eskola txikien komunitatea elkartzea eta hezkuntza saretzeak duen garrantzia azpimarratzea dute helburu.

Joan den urteko ekainean hasi ziren jaialdia antolatzen, eta ikasturtean zehar Gipuzkoako eskola txikien arteko hartu emana sustatzen ibili dira. Elkarlan honen emaitza da Maria Dolores Agirre Errezilgo idazle, itzultzaile, esatari eta irakaslearen biografian oinarrituta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek sortu duten antzezlana; ekainaren 12an bertan antzeztuko dute.

Harrera ekitaldiarekin hasiko dira, 10:00etan, eta goizean hainbat jarduera egongo dira: puzgarriak, herri kirolak, zirku tailerra eta eskalada txokoa, adibidez.

14:30ean izango da bazkaria, eta 15:30etan Andoni Ollokiegik kontzertua emango du. Jarraian izango da aipatutako antzezlana, eta gero Baserriko porrusalda emanaldia. Argizulo Dup Stationen kontzertuak itxiko du festa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.