EUSKAL PRESOAK

Erresuma Batuko Fiskaltzak Troitiño behin-behinean aske uztea aholkatu dio Espainiari

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 192/2006 doktrinaren gaineko epai irmoa eman bitartean presoa aske uzteko gomendatu dio Auzitegi Nazionalari. 

2012ko uztailaren 19a
17:25
Entzun

Erresuma Batuko Fiskaltzak Antton Troitiño Arranz (Donostia, 1957) euskal presoa behin-behinean aske uzteko gomendatu dio Espainiari, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 192/2006 doktrinaren gaineko epai irmoa eman bitartean.

Hain zuzen, Ines del Rio Pradak jarritako helegiteari jarraiki, Parot doktrina onargarria ez dela ebatzi zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Hirugarren Aretoak eta, atzera bota zuen Espainiako auzitegiek euskal preso politikoei zigorra luzatzeko erabiltzen duten 192/2006 doktrina. Espainiako Gobernuak baina helegitea jarriko duela esan du. 

Erresuma Batuko Poliziak Londresen atxilotu zuen Troitiño ekainaren 26an, ETArekin lotuta. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin zuten operazioa. 

Troitiño iazko apirilean geratu zen aske, kartzelan 24 urtean egon ondoren. Berez, 2011ko urtarrilaren 4an behar zuen aske, baina espetxealdian prebentibo moduan emandako denbora zela-eta 2017ra luzatu zioten zigorra. Aske uzteak polemika handia eragin zuen Espainiako politikagintzan eta Justizian. Lehen harrera jaso ostean, desagertu egin zen Troitiño.

Iazko arazoan baina hari espetxe zigorra sei urte luzatzeko erabakia berretsi zuen Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nazionalak euskal herritarra aske utzi eta astebetera hartutako erabakiari oniritzia emanez.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.