'Egunkaria'-ren itxiera: 20 urte. Irudia. Donostia
«Erresistentzia forma bat», kantujira
Egunkaria-ren itxierak sortu zuen amorruaren erantzunetako bat izan zen kantujira, justu oraintxe hogei urte Donostian martxan jarria. Ordutik, ekinbidea erruz zabaldu da Euskal Herri osoan. Atzo Donostiako Parte Zaharrean egin zen kantujirak berriz oroitu zuten itxiera, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak eskertu egin zuen egitasmoaren ekarpena. Mariluz Esteban antropologoak ere hitza hartu zuen atzoko ekitaldian; kantujira «erresistentzia forma bat» dela defendatu zuen, eta euskarazko hedabideen alde egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu