Errepublikanoen Pirinio Atlantikoetako presidente hautatu dute Max Brisson

Alderdiko militanteen botoen %65 jaso ditu senatari miarriztarrak, eta Henry Levrero Urruñako kontseilariari gailendu zaio

Max Brisson
Max Brisson. PATXI BELTZAIZ
joxerra senar
2023ko azaroaren 28a
09:05
Entzun

Igandetik astelehenera egindako bozketa telematikoan, Errepublkanoak alderdiko militanteek Pirinio Atlantikoetako presidentea hautatu dute. Orotara, 895 boto bildu dira, eta Max Brisson senatari miarriztarrak hiru bototik bi jaso ditu (582, orotara).

Henry Levrero Urruñako kontseilariari irabazi dio. Alta, seigarren hautesbarrutiko ordezkaritza lortu du hark, 223 boto bilduta. Fabrice Sebastien Bachek Miarritzeko kontseilariak, berriz, 136 boto izan ditu.

Sare sozialetan, Brissonek eskerrak eman dizkie militanteei, emandako babesagatik.

Henry Levrerok, berriz, zoriondu egin du Brisson X sare sozialean. «Garaipenak federazio batu bat eraikitzera engaiatzen du, alderdiak gure departamenduan dagokion tokia izan dezan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.