Ontziolak

Errepideak eta trenbidea eten dituzte Navaleko langileek

SEPI Espainiako enpresa publikoak kudeatzen dituen erakundeak Sestaoko (Bizkaia) Naval pribatizatzeko asmoarekin aurrera segitzen duela salatzeko, ontziola horretako langileek lantegiaren inguruko errepideak eta trenbidea moztu dituzte barrikadekin. Hilaren 31 baino lehen desegingo du SEPIk ontziola publikoen Izar taldea, eta martxotik aurrera Naval pribatizatzeko asmoa du.

2004ko abenduaren 3a
14:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Hala jakinarazi zieten atzo sindikatuei SEPIko arduradunek.

Navaleko langileek barrikadak ezarri dituzte gaur goizean, zehazki, Bilbo eta Santurtzi batzen dituen errepidean eta Sestaoko industriagunea A-8 autopistarekin lotzen duenean. Ondorioz errepide biak moztuta daude.

Halaber,RENFEko trenbidean ere ezarri dituzte barrikadak, eta, ondorioz, Bilbotik Santurtzira doazen trenak ez dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.