Irudia. Iruñea
ERREKTOREAREN DIMISIOA ESKATU DUTE
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuenteri eta haren taldeari dimisoa emateko eskatu diete unibertsitateko Ikasle Abertzaleak eta Batzar Libertarioa taldeek. Ikasturte hasierako ekitaldian gertatutakoen harira egin dute eskaera. Protesta egitea eta Sario eraikinera hurbiltzea debekatu zieten ikasleei. «Unibertsitatea militarizatu zuten», esan du Edurne Orokietak. Tasen igoera eta euskaraz ikasteko zailtasunak ere kritikatu dituzte ikasleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu