«Argi ikusten da harridura orokorra sortu duela Auzitegi Gorenaren erabakiak (...) Uste dugu garrantzitsua dela zigortuak izan direnei entzutea. Nahi genuke hartu behar diren erabakiak lehenbailehen hartzea, inpartzialtasunez».
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
«Berme bat aldarrikatuz, sententzia bertan behera utziz, beste epaiketa bat dago orain, eta aztertu beharko dira mugak; edonola ere, ezingo da zigorra gogortu; berdina izan beharko luke, edo absoluzio bat. Prozesuaren karga bera ez da onargarria. Beste soluzio bat planteatu behar zen, berrikuspenak berak dakarrena; epaia bertan behera geratzen da, zigorra bete da, eta, hala badagokio, kalte-ordainak planteatzen dira. Arazo konplexua da. Izugarria da, inor ez baita ausartuko berrikusteko helegite bat planteatzera, gero berriro epaitua izan daitekeelako».
Baltasar Garzon Epaile ohia, Bateragune auzikoinstrukzio epailea
«Eskuina hariak erabiltzen ari da justizian, politikan eragiteko. Prozesu judizial bat baino gehiago, honek Kafkaren prozesu bat dirudi. Hain da absurdoa, ez baitut ulertzen. Auzia hain da printzipio konstituzionalen aurkakoa, ez baita beharrezkoa izango inork auzipetuen alde egitea».
Jesus Egiguren PSE-EEko presidente ohia
«Otegi terrorismoagatik epaituko dute. Ez da bake gizona; ez du estatuaren zuzendaritzan egon behar, eta harekin ados jartzea ez da demokraziaren garaipena».
Pablo Casado PPko presidentea
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu