«ETAk porrot egin du. Eta guk erakutsi dugu nola egiten zaion aurre terrorismoari: legearen armak erabilita; soilik legearen armak»
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea
«ETAk modu argi eta garbi batean jakinarazi beharko du bere desagertzea. Eta bere gain hartu behar du bere ekintzen erantzukizuna; ezin du presoen esku utzi»
Joseba Egibar EAJren eleduna Eusko Legebiltzarrean
«ETAren adierazpena argia eta behin betikoa izatea espero dut. Elkarbizitzarako ekarpen eraikitzailea egitea eta autokritika elementuak jasotzea. Erabakiak balio behar du [Espainiako] Estatuaren immobilismoa gainditzeko»
Adolfo Araiz EH Bilduren eleduna Nafarroan
«Asko itxaron dugun erabaki bat da, baina uste dugu ETA protagonismo bila dabilela, hamabost egun lehenago iragarri baitu bere desegitea publiko egingo duen eguna. ETA ezin da izan euskal agendaren protagonista»
Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusia
«Beti bezala berandu heltzen da ETA, eta berandu, bereziki, biktimentzat. Egingo duen adierazpena argia izatea espero dut, eta zalantzarako tartetik ez uztea. ETAk ezin du ordain politikorik espero bere erabakiaren truke»
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia
«Jasandako porrota aitortu du ETAk, eta hori da albiste onena: zuzenbide estatuak eta demokraziak irabazi dutela, pertsona askoren ahaleginari esker; bereziki, terrorismoaren biktimena. ETAren historia ezin da desegin, ezta haren erantzukizuna ere; ordaindu beharko dute horregatik. Eta euskal gizarteak ere hausnarketa moral sakon bat egin beharko du»
Alfonso Alonso EAEko PPko presideneta
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu