Erreakzioak

2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun

«Armak desagertzea gertuago dago Espainian»



Cayo Lara

IU

«ETAren amaiera laster iritsiko da. PSOE, hala ere, ez dadila harrotu ETAk behin betiko su-etena aldarrikatzen badu; eta PPk ez dezala erabili terrorismoa azaroaren 20ra begira».

«KonferentziaETAren ingurukoekzuzendu dute»



Covite



«Konferentzia ETAk nahi bezala egin da. Gure herrialdea ez doa ondo gure ordezkariak prest badaude demokrazia bat talde terrorista batekin parekatzeko eta horiekin eztabaidatzeko».

«ETAk behin betikoutzi behar ditu armak.Gero gerokoak»



Mercedes Gallizo

Espetxe Erakundeetako zuzendaria

«Espetxe Erakundeetakook ezin dugu presoen gerturatzeaz hitz egin; guk adierazpen instituzionalak egiten ditugu, ez politikoak. ETAk utz ditzala armak behingoz. Gero gerokoak».

«Bakearen aldeko prozesu guztiaktxalotu egin behar dira»



Francesc Homs



Kataluniako Gobernuko bozeramailea

«Bakearen eta demokraziaren aldeko prozesu guztiak begi onez ikusten ditugu Generalitatean. Bakeak sekula ezin du izan eztabaida eragiteko arrazoi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.