ERREAKZIOAK

2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
«Sakabanaketak ez dituela eskubideak urratzen esateak espetxe politikaren ondorioak ezkutatzea du helburu: astebururo 900 pertsona baino gehiago errepidean jartzen dira, kostu ekonomiko itzela hartuta beren gain, preso bat bisitatzeko eskubidea baliatu ahal izateko».

Etxerat

«Senideen eskubideak ere errespetatu behar dira. Estrasburgoko Auzitegiaren bi sententziak argi utzi dute presoen eta senideen eskubideen aurkakoa dela sakabanaketa. Baina gobernuak ez ikusiarena egiten du».

Sare

«Arduragabe eta koldarjokatu du epaileak, legez berari dagokiolako preso guztien eskubideak errespetatzen direla bermatzea. Baina berari dagokion patata beroa beste bati pasatu dio».

Julen Arzuaga

EH Bilduko legebiltzarkidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.