ERREAKZIOAK

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun
«Beti da albiste ona oraindik desegin ez den erakunde bateko terroristak atxilotu izana. ETAk bere burua azkar eta berehala desegin behar du»

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia

«ETAk jarraitzen du erakunde terrorista izaten; beraz, poliziak bere eginbeharra betetzen du gaizkileak atxilotu eta justiziaren esku jartzen dituenean. ETA saiatu da proiektu totalitario bat inposatzen, eta porrot egin du: horra hor mundu guztiak bere egin beharko lukeen egia»

Jose Antonio Pastor PSE-EEren eleduna Legebiltzarrean

«Atxiloketak Espainiaren historia demokratikoaren arorik beltzenari akabera jartzen diote; orain dagokigu gizartea balioen gainean eraikitzea, gorrotoa elikatzeko tentazioa dutenak kanpoan utzita»

Arantza Quiroga PP

«Espero dugu atxiloketok urrats garrantzitsua eta beharbada behin betikoa izatea demokraziaren garaipenean terrorismoaren aurrean»

Oscar Arizkuen UPNko idazkari nagusia

«Irabazle eta galtzaileen kontakizuna inposatzeko edozertarako prest egoteaz gain, [Espainiako Gobernuak] bakea lehertzea du begi bistan. Gaurko operazioa nazioartean aurrekaririk ez duen jokamoldea da; hain zuzen ere, bake prozesua sustatzeko, su etena egikaritzeko eta armagabetzean ardura omen duten kideak atxilotu ditu»

Aralar

«[Espainiako] Estatuak izan du aukera armagabetze prozesua laguntzeko, baina gatazkaren konponbiderako eskaintza orori ateak itxi dizkio, eta borroka armatuaren kontra egitea erabiltzen du aitzakia gisa Euskal Herriaren kontrako jazarpenean sakatzeko eta bere benetako helburuari eusteko: independentzia helburu dugun herrioi bidea moztea»

LAB

«Argi da estatuek ETA erakundeak abian jarritako armagabetze prozesua oztopatu eta blokeatu nahi dutela. Konponbide prozesuak aurrera egiteko ezinbestekoa da herritarrok ikusle izatetik subjektu aktibo izatera pasatzea. Herritarron konpromiso eta babesa beharrezkoa dute prozesuaren alde urratsak egiten dabiltzanek»

Ernai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.