Irudia. Usurbil

ERRAUSTE PLANTA GELDITZEA, OSPAKIZUN

2013ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zubietako errauste planta bertan behera geratu izana festa giroan ospatu zuten herenegun ehunka lagunek, Usurbilen. Hamaika tokitatik bertaratutako herritarrek bat egin zuten Nik ere errauskailua gelditu dut! jaialdian. Haur, gazte eta helduek kantuan eta dantzan gozatu zuten «ezinaren ekinez lorturiko garaipenaz», errauste planta baten maketa eraitsi zuten bitartean. Gipuzkoa Zero Zaborrek argi utzi zuen ez dela erronka makala izan, eta, oro har, gipuzkoar ororen osasunari «mesede handia» egingo diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.