GIZARTEA

Erratzun desagertutako gizona onik topatu dute

2012ko uztailaren 24a
15:23
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, onik aurkitu dute iragan igandean Erratzun desagertutako 71 urteko gizona. Goizeko hamaikak aldera topatu dute Miguel Lazaro Gil, Iñarbilgo errekarako bidean. Lehengo mediku azterketaren arabera, osasun egoera onean dago. Desidratazioaren eraginez baina, Nafarroako ospitalera eraman dute. 

Atzo hasi zituzten bilaketa lanak; suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila ibili dira elkarlanean. Gizonezkoa Corellakoa da ( (Nafarroa) baina oporretan zegoen bere senideekin, Erratzuko kanping batean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.