Atzo Odon Elorzak Donostiako alkate izateari uko egin zionean, ez zuen argitu PSE-EEk beste hautagairik aurkeztuko zuen. Gaur Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak baieztatu du PSE-EEk alkategaia aurkeztuko duela Donostian: Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea.
Eusko Legebiltzarrean eman du berria Arriolak. Beraz, PSE-EEk ez du baztertu Donostian alkate sozialista izatearen aukera. Sozialistek zazpi zinegotzi lortu zituzten igandean, Bilduk baino bat gutxiago. EAJk eta PPk sei zinegotzi lortu zituzten bakoitzak; Elorza alkatetzan mantentzea baztertu zuten, baina. Ikusteko dago zer jarrera hartuko duten Gascorekin.
Gasco PSE-EEren zerrendetan hamargarren tokian zegoen. Sozialistek zazpi zinegotzi eskuratu dituztenez, Gascok udalean lekua izan dezan bere aurretik dauden hiru eledunek karguari uko egin beharko diote.