Odon Elorza Donostiako PSE-EEko zerrendaburuak alkate izateari uko egin ondoren, Ernesto Gasco izango da alderdi horretako alkategaia. Hala jakinarazi zuen atzo Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak. Gasco Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea da gaur egun. Hamargarrena zen PSE-EEk Donostiako Udalerako aurkeztutako zerrendan, eta, beraz, alderdi horretako bi hautetsik zinegotzi izateari uko egin beharko diote.
Elorzak jakinarazi duenez, PSE-EEk adierazi dio ez dela «egokia» bera alkategai izatea. «Orain, nahi dudana egin dezaket; ez dut inoren atzetik joan beharrik», esan zuen Elorzak, hark zuzendutako azken osoko bilkuran sartzen ari zela.
Bildu, «iruzurraren» aurka
Gasco PSE-EEren alkategaia izango dela jakitean, ohar bat plazaratu zuen Bilduk. Koalizioaren arabera, Donostiako herritarrek ez dute Gasco hautatu, eta hura alkategai izatea hautesleei «iruzur» egitea dela gaineratu du.
Udal eta foru hauteskunde ostekoa
Ernesto Gasco izango da PSE-EEren alkategaia Donostiako Udalerako
Alderdiaren zerrendan hamargarrena zihoanez, bi hautetsik uko egin beharko diote zinegotzi izateari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu