Ernesto Gasco haur pobreziaren aurkako goi mandatari izendatuko du Sanchezek

2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Ernesto Gasco Donostiako PSE-EEko zinegotzia (Donostia, 1963) aukeratu du haur pobreziaren aurkako goi mandatari kargurako. Ministroen Kontseiluak gaur egingo du izendapen ofiziala. Gasco Donostiako bigarren alkateorde eta Sustapen, Garapen Ekonomikoa eta Turismo zinegotzia da, eta aste honetan egingo die uko kargu horiei. Behin zinegotzi kargua utzita, Cristina Lagek hartuko du haren tokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.