Ernest Lluch gogoratu dute, hil eta hogei urtera
BARTZELONA. Ernest Lluch Fundazioak eta Bartzelonako Udalak antolatuta, omenaldia egin zioten atzo Ernest Lluch zenari. ETAk hil zuen, duela hogei urte. Ekonomista eta historialaria zen, PSCko kidea izana, eta Espainiako Osasun ministroa 1982tik 1986ra. Unibertsitatean jardun zuen, eta 2000ko azaroaren 21ean hil zuen ETAk, tiroz, etxeko aparkalekuan. Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Joan Majo i Cruzate Ernest Lluch fundazioko presidenteak parte hartu zuten atzoko ekitaldian, baita Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramaileak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu