Ernairen webgunearen arduraduna zelakoan, Button inputatu dute
Mikel Button inputatu du Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Ernairen webguneaz arduratzen zelakoan. Joan den apirilaren 26an agindu zuen Velascok gazte antolakundearen webgunea behin-behinean ixteko, Xabier Lopez Peña euskal presoaren argazkiarekin «terrorismoa goratzen» zuela egotzita. Epailearen arabera, neurri hori hartu behar da «delituzko ekintzaren jarraipena saihesteko». Egun hartan, Aitor Ortuondo inputatu zuen webgunearen arduradun zelakoan. Baina, joan den astean, Ortuondori akusazioa kendu zion, tekniko bat soilik zela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu