Atxiloketak

Ernaik joan den maiatzaren 7an egindako protestetan atxilotutako zortzi gazte auzipetu dituzte

«Betikoen betiko formula», salatu du gazte antolakundeak

Ertzaintza bi gazte atxilotzen, maiatzaren 7an, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA
2021eko ekainaren 18a
18:15
Entzun

Ernai gazte antolakundeak Twitter-eko bere kontuan jakinarazi duenez, joan den maiatzaren 7an antolatu zituen protestetan Ertzaintzak atxilotu zituen zortzi gazteak auzipetuko dituzte. «Betikoen betiko formula. Gu kalera aterako gara, berriro. Ezer galtzeko ez duen belaunaldi hau geldiezina delako», salatu du ezker abertzalearen gazte erakundeak.

Maiatzaren 7an dozenaka gazte atera ziren Ernaik deituta kalera, Larrialdi egoeran gaude lelopean, eta manifestazioak egin zituzten Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. Mobilizazioaren amaieran gertatutako istiluetan atxilotu zituzten. »Manifestazioan, «etorkizuna beltza» datorrela nabarmendu zuten Ernaiko kideek, eta gazteen egoera iraultzeko aterabideak «eraldaketa soziala» eta «burujabetza» direla aldarrikatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.