Ernaik irailaren 8an Donostian egingo duen manifestazioan parte hartzera deitu dute dozenaka gaztek

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen atxiloketak salatzeko protesten harira, 290.000 euroko zigor ekonomikoa jaso dute 133 gaztek; hori salatzeko, mobilizazioa egingo dute Donostian.

Ernaiko eta konpartsetako kideen agerraldia, gaur, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Ernaiko eta konpartsetako kideen agerraldia, gaur, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko abuztuaren 20a
19:43
Entzun

Dozenaka gaztek eta Bilboko hainbat konpartsatako kidek agerraldia egin dute gaur arratsaldean, eta Ernaik irailaren 8an Donostian egingo duen manifestazioan parte hartzera deitu dute. Salatu dutenez, gazte antolakundea «ekonomikoki ito» nahi dute isunen bidez.

11 hilabete egin behar da atzera gertatutakoa ulertzeko. Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen atxiloketak gaitzesteko, Ernaik irailaren 22an protesta bat antolatu zen Bilbon eta beste bat Gasteizen. Azaldu dutenez, ehun gazte baino gehiago identifikatu zituzten horietan, eta, mozal legea baliatuta, isunak iritsi zaizkie orain: 133 gaztek jaso dituzte isunak, 1.400 eta 2.500 euro bitartekoak; orotara, 290.500 euro ordainarazi nahi dizkiete. «Zigor ekonomiko honek ataka larrian kokatzen du Ernai; izan ere, egun, antolakundeak ez du isunek dakarten kostu ekonomikoari aurre egiteko baliabide nahikorik».

Horiek horrela, protestara joko dute. Hain zuzen, mobilizazio nazionala egingo dute irailaren 8an, Donostian, eta herritarrei bertan parte hartzeko eskatu diete: «Ezinbestekotzat jotzen dugu kalean erantzun irmo bat ematea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.