ERMUA. Igandean omenduko dute Miguel Angel Blanco ETAk 1997an hildako PPko zinegotzia, eta, ekitaldiaren bezperetan, ika-mika sortu da PPren eta PSE-EEren artean, interes alderdikoiak tarteko. Izan ere, Marimar Blanco PPko kide, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente eta Blancoren arrebak gutun bat igorri zion herenegun Juan Carlos Abascal Ermuko alkateari (PSE-EE), azalduz ez zuela ulertzen zergatik ez zieten baimentzen ekitaldian parte hartzea.
Abascalek atzo azaldu zuen ekitaldia «instituzionala» izanik «logikoa» dela alkateak hitz egitea, baina, hala ere, Blancoren gutuna jaso ondotik harekin harremanetan jarri zen, eta onartu egin zuen hark ere ekitaldian parte hartzea. Covite biktimen elkartea ere izango da ekitaldian, atzo jakinarazi zuenez.
Ermuko alkateak onartu du Marimar Blancok hitz egitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu