Erlaitzeko bidea hetsiko dute gaurtik goiti, 'Herminia' tenpestagatik

18:00etatik goiti hetsia izanen da bidea. Alerta laranja ezarria du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, uholdeak izateko arriskua dagoelako.

Erlaitzeko bidea hetsi zuten iazko maiatzean, higaduragatik. PATXI BELTZAIZ
Erlaitzeko bidea hetsi zuten iazko maiatzean, higaduragatik. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko urtarrilaren 27a
16:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak iragarri du erlaitzeko bidea hetsiko duela gaur 18:00etatik goiti; ez dute zehaztu noiz irekiko duten berriz. 24 oreneko alerta laranja ezarri dute gauerditik goiti, uholdeak izateko arriskua dutelako Lapurdiko kostaldean, olatuen ondorioz. Sei metroz gorako olatuak izan baitaitezke.

Herminia tenpestak aitzina egiten du emeki-emeki Irlandako kostaldean, mendebaldeko haizeek lagundurik. Haize horiek dituzte, hain zuzen, olatu indartsuak sortzen, Bretainia puntako kostatik Lapurdiko kostaraino iritsi behar luketenak datozen orenetan.

Erlaitzeko bidearen ordez, autoak RD810 eta RD658 errepideetatik pasa daitezke. Informazio guztia Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren webgunean dago: inforoute.le64.fr.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.