Autogobernua

Erkorekak dio behin-behineko gobernuarekin ere bete daitekeela Gernikako Estatutua

"Katalunian 155.a ezarrita estatutua bertan behera utz badezakete, zergatik ezingo dituzte transferentziak eskualdatu?", salatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Kataluniako eskumenak bertan behera uztea "ez da beharrezkoa", Jaurlaritzaren ustez.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaiela, maiatzean, prentsaurreko batean. DAVID AGUILAR / EFE
2019ko urriaren 1a
15:30
Entzun

Pedro Sanchez Espainiako behin-behineko presidenteak berriki esan du Espainiako Konstituzioko 155. artikulua ezar daitekeela gobernua behin-behinean egonda ere, eta Kataluniako autogobernua mugatu daitekeela "legez kanpo" kokatzen bada. Horri erantzuteko, Erkorekak esan du IƱigo Urkullu lehendakariak "irmo" adierazi duela "ez orain eta ez inoiz" ez dela "beharrezkoa" Katalunian 155.a ezartzea.

Gainera, halako burutazioen ostean, hausnarketa "publiko bat" egin nahi izan du Jaurlaritzako bozeramaileak: "Funtzioetan dagoen gobernu batek autogobernua bertan behera utz badezake, Gernikako Estatutua osatzeko egin behar diren eskumenen transferentziekin segitu dezake". Halaber, gogorarazi du Gernikako Estatutua Espainiako Gorteek onartu zutela, eta, ondoren, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek erreferendumean berretsi zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.