Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Radio Euskadin esan duenez, ETAren desarmatze prozesua «oso-oso motel» doa, eta, horregatik, irudipena du prozesua «batzuetan adarjotzetik gertu» dagoela. «[ETAren aldetik] Ez da ikusten prozesua bukatzeko borondate argi bat». Dena dela, Parisen izandako konferentzia «positiboa» izan dela iritzi dio Erkorekak; betiere, «Frantziako gizarteari Aieten izandako gogoetak helarazteko balio badu».
Sare herritar plataformak txalotu egin du Parisko bilkura, «euskal gatazkaren konponbiderako baldintzak sor ditzatela eskatu baitiete Frantziako eta Espainiako gobernuei». Sarek garrantzitsutzat jo du ebazpenak sakabanaketa amaitzeko eta gaixorik diren presoak askatzeko egindako eskaera.
Erkorekak dio «adarjotzetik» gertu dela prozesua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu