Tasio Erkiziari Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako urtebeteko zigorra kentzeko eskatu du Jone Goirizelaia defentsa abokatuak Espainiako Auzitegi Gorenean. Jose Miguel Beñaran Argala omentzea egotzi zion Auzitegi Nazionalak, eta, hala, «terrorismoa gorestea» leporatu eta urtebeteko zigorra jarri zion.
Jone Goirizelaia defentsako abokatuaren arabera, ordea, Erkiziak 2008an Arrigorriagan (Bizkaia) egindako ekitaldian adierazpen askatasuna baliatu zuen«ekitaldi politiko» batean parte hartzeko. Gainera, ekitaldira Argalaren senitartekoek gonbidatuta joan zela nabarmendu zuen. Erkiziak Auzitegi Nazionalean esan zuen bezala, hildako bat gogoratzeko, eta ez ETAko kide bat gogoratzeko ekitaldira.
Argala Batallon Vasco Españolek hil zuela, ETAko kide gisa amnistiatu egin zutela, eta Euskal Herriko «bizi sozialean» parte hartu zuela ekarri zuen gogora Goirizelaiak, eta honako hau gaineratu zuen: «Senitartekoek ezin diote errekonozimendu ekitaldi bat egin, ETAko kide gisa soilik kontsideratua izango delako?». Ekitaldi horiek egin daitezkeela nabarmendu zuen abokatuak, «terrorismoa goratzen ez den bitartean», eta Arrigorriagako ekitaldian ez zela halakorik gertatu azpimarratu zuen.
Francisco Monterde magistratuak idatziko du epaia.
Erkizia absolbitzeko eskaera, «Argala omendu ez zuelako»
Adierazpen askatasuna defendatu du Jone Goirizelaia defentsa abokatuak Espainiako Auzitegi Gorenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu