Erdizko bazkalekuari buruzko galdeketak eginen dituzte Baztanen azaroaren 20an

Baztango alkateek «herritar guztiak beren iritzia ematera» animatu dituzte, proiektuaren «alde nahiz kontrako iritzia izan».

Herri galdeketen berri emateko prentsaurrekoa atzo, Iruritan (Baztan, Nafarroa). BERRIA
Isabel Jaurena.
2022ko urriaren 24a
11:08
Entzun

Baztango alkateek jakin nahi dute zer jarrera duten herritarrek Erdizko bazkalekuan (Baztan, Nafarroa) Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategi proiektuaren inguruan. Horretarako, atzo Iruritan (Baztan, Nafarroa) egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez, «ibarreko ordenantzez baliatu» dira, eta herri galdeketak antolatu dituzte azaroaren 20rako. Baztango herri guztietan izanen dira, Almandozen izan ezik. Lau ordu izanen dituzte herritarrek bozkatzeko; herriaren arabera aldatuko da ordutegia.

«Herritar guztiak beren iritzia ematera» deitu dituzte alkateek, «alde nahiz kontrako» jarrera izan. Nabarmendu baitzuten galdeketaren helburua dela «herritarren iritzia» jakitea, emaitza baino gehiago. «Aukeratzeko eskubidea bermatzea gure betebeharra dela uste dugulako». Horrekin batera, Nafarroako Gobernuari eskatu diote herritarren «iritzia entzun dezala» Udalez Gaindiko Eragina duen Proiektu Sektoriala onartu baino lehenago.

Herri galdeketa hauek bigarren saiakera dira. Izan ere, atzoko egunarekin Baztan mailan galdeketa bat egitekoa zen, baina bertan behera gelditu zen. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, Espainiako Gobernuak Baztango batzar nagusia «behartu» zuen erabaki hori hartzera. «Seiehun urtean babestu dugun hau bere horretan uztera behartuko gaituzte?», galdetu zuten.

Ikusi gehiago: Erdizen meategia egitearen kontra, karrikara atera dira Baztanen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.