Kataluniako Estatutua

ERCko Batzorde Nazionalak berretsi egin du erreferendumean ezetzaren alde egiteko erabakia

Esquerra Republicana de Catalunyako Batzorde Nazionalaren bileraren ostean Josep Lluis Carod-Rovirak jakinarazi du ERCk aho batez onartu dutela alderdiko buruzagitzaren ebazpena. Horrebestez, ERCk ezezko botoa eskatuko du Kataluniako Estatutu berriaren erreferendumean. Hala ere, boto baliogabea eta boto zuria ere onartuko ditu.

2006ko maiatzaren 6a
15:34
Entzun
Carod-Rovirak azaldu duenez, ERC abstenitu egingo da Espainiako Senatuko bozketan PPren alde ez egiteko eta erreferenduma ekarriko duen estatutuaren tramitazioa gehiago ez luzatzeko. Galdeketaren kanpainan "ezezko positiboaren alde" egingo dutela esan du Carod-Rovirak. Ezezko eraikitzailea izango dela eta ez dela gainerako alderdiekin batere gogora izango.

Bien bitartean PSCko idazkari nagusi Jose Montillak esan du ERCren ezezkoak kinka larrian uzten duela Kataluniako hirukoa. Bestalde, ICV Iniciativa per Catalunyako buru Joan Saurak lotura zuzena egin du galdeketaren emaitzaren eta Kataluniako Gobernuaren etorkizunaren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.