ERCko, CUPeko eta BNGko ordezkaritzak izango dira bihar, 'Nazioa gara' lelopean egingo den manifestazioan, Bilbon

EH Bilduk Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko ditu.

Manifestaziorako deia berretsi zuten iragan igandean, agerraldi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Manifestaziorako deia berretsi zuten iragan igandean, agerraldi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko azaroaren 22a
13:05
Entzun 00:00:0000:00:00

EH Bilduk biharko egindako deialdiarekin bat egin dute ERCk, BNGk, CUPek, Compromisek, Mes Per Mallorcak eta Comunistes de Catalunyak. Horietako ordezkaritzak izango dira bihar Bilbon, Nazioa gara lelopean egingo den manifestazioan.

Marta Rovira idazkari nagusiak ordezkatuko du ERC; Ruben Cela nazioarteko harremanetarako arduradunak, BNG. Susana Moreno, Berta Ramis eta Carles Soler izango dira CUPen ordezkariak; Veronica Ruiz, Carla Nebot eta Vincent Marza Compromisekoak; Lluis Apesteguia Mes Per Mallorcaren izenean; eta Nora Sanchez eta Hector Sanchez Comunistesen izenean.

Euskal nazioaren aitortza eta errespetua aldarrikatuko dituzte bihar, Bilbon. Euskal herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatuko dute, eta estatutuei buruz datozen eztabaidei «anbizioarekin» heltzeko eskatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.