Eraso homofobo bat salatu dute bi gizonek Bilbon

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako sailburuak erasoa gaitzetsi du.

Ertzain batzuk kalean, ezbehar bat ikertzen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Ertzain batzuk kalean, ezbehar bat ikertzen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Isabel Jaurena.
2025eko otsailaren 5a
15:30
Entzun

Bi gizonek eraso homofobo bat salatu dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erran duenez. Erasoa joan den ostiralean izan zen, iluntzean, eta bi biktimak Gurutzetako ospitalean artatu behar izan zituzten, zauriengatik. Europa Press agentziak adierazi duenez, biktimek salaketa jarri dute.

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak erasoa gaitzetsi du, eta adierazi ezin direla onartu «pertsonen askatasun indibidualaren kontrako erasoak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.