Algortan izan zen erasoa, larunbateko goizaldeko ordu bietan. Inauteriak ospatzen ari ziren herrian, eta, lekukoen arabera, ustezko erasotzaileak sua eskatu zion adingabeari, San Nikolas plazan. Hark ezetz erantzutean, ukabilkada bat eman zion erasotzaileak, eta marikoi deitu.
Biktimak hematoma bat dauka begian, ebaki bat masailean, eta hainbat ubeldura gorputzean, ukabilkadaren ondorioz lurrera jausi zelako. Auzoan zeuden udaltzainengana jo zuen biktimak lagun batekin erasoa salatzera.