Ertzaintzak zergatik ez du sekula torturatzaile bat atxilotu?
1. Ez delako torturatu.
2. Torturatu da, baina Ertzaintzak ez du jakin torturatu denik.
3. Torturatu da, Ertzaintzak bazekien, baina ez zuen ezer egin nahi izan.
Guardia Zibilarekin eta Espainiako Poliziarekin egindako bilera operatiboetan parte hartzeko, Ertzaintzak inoiz jarri al zuen baldintza gisa haiek torturatzeari uztea?
Ertzaintzaren aurkako tortura salaketak publiko egiten zirenean, zein barne prozedura jartzen zuten martxan Ertzaintzako arduradunek? Barne auzietako ikerketa taldea saiatu al zen inoiz torturak salatu zituztenen lekukotasunak jaso, beste batzuekin alderatu eta egiazkotzat jotzeko antzekotasunak topatzen?
Ertzaintzaren buruak Intxaurrondoko kuartelera urriaren 12ko ospakizunetara galako jantzita joaten zirenean ez zekiten Europako mendebaldeko tortura gune handienera joaten zirela? Eta Espainiako Poliziaren zaindariaren festara Basaurira eta Sansomendira joaten zirenean?
ERANTZUNA BEHAR DUTEN GALDERAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu