Gizon bat atxilotu dute Erandion, moto gidari bat hiltzen saiatzeagatik

Gauerdia heltzear zela harrapatu zuen motor gidaria. 'El Correo'-ren arabera, «nahita» harrapatu du gizonak.

Mikel Garcia Martikorena.
2024ko ekainaren 27a
08:55
Entzun

Gizon bat atxilotu dute Erandion (Bizkaia), autoarekin motor gidari bat harrapatu eta hura hiltzen saiatzeagatik, bart. Gauerdia heltzear zela gertatu da. Auto bat ziztu bizian joan da Erandioko kaleetan moto baten atzetik, hura harrapatzeraino. Istripu bat izan den ustearekin gerturatu zen Ertzaintza autoko gidariarengana; gertakariaren lekuan egindako aurreneko ikerketak, ordea, beste ondorio batera eraman ditu poliziak: giza hilketa saio bat izan dela uste dute.

Hori leporatuta atxilotu dute gizona. El Correo egunkariak Ertzaintzaren atestatuak aipatuta argitaratu duenaren arabera, auto gidariak «nahita» harrapatu zuen beste gizonezkoa. Egunkari berak adierazi duenez, «barne ahots batek» gidatuta ekin zion gizonak. Hori dela eta, Erandioko Ertzain etxean egin beharreko miaketa eta galdeketen ostean zerbitzu psikiatrikora bideratu dute.

Harrapatutako motor gidaria —eta haren egoera zein den jakinarazi ez duten arren— ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.