Eraldaketara deitu du Juan Jose Etxeberriak Deustuko errektore kargua hartzean

Deustuko Unibertsitatearen errektoreordetzak berrantolatu ditu, eta «ikuspegi transbertsala» izateko eskatu dio talde berriari

Juan Jose Etxeberria, errektoretza talde berriarekin, atzoko ekitaldian. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Maite Asensio Lozano.
2023ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Lemazain berria du Deustuko Unibertsitateak: Juan Jose Etxeberria (Tolosa, Gipuzkoa, 1966), Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Apirilean izendatu zuten errektore, Jose Maria Guiberten ordez, eta atzo hartu zuen kargua, Bilbon egindako ekitaldi batean. «Barne eraldaketa bat» abiatzera deitu zituen unibertsitateko kideak: «Gure unibertsitateak eraldatu egiten du, eta gure unibertsitatea eraldatu egiten da. Gu geu bizkor aldatzea beharrezkoa da gure bikaintasuna mantentzeko».

Eraldaketa premia horren seinale, errektoreordetza batzuk berrantolatu ditu Etxeberriak. Ikerketa eta Nazioartekotze errektoreordetzak bulego bakarrean elkartu ditu, baita Ikasketa eta Eraldaketa Digitaleko sailak ere. «Euskararekiko konpromisoaren» adierazle, Hizkuntza Politikak ere berariazko alor bat izango du, Donostiako campuseko errektoreorde Xabier Riezuren ardurapean.

Bestalde, zuzendari kudeatzaile lanetan jarraituko du Gonzalo Meseguerrek, eta idazkari nagusi karguan, Stella Solernouk. Aurpegi berrien artean, berriz, Aitziber Irigoras Durangoko alkate ohia dago; Unibertsitate Komunitateko errektoreorde arituko da. «Ikuspegi transbertsala» galdegin die Etxeberriak denei: «Fakultate guztiei entzun behar zaie, eta komunikazioa erraztu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.