Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako eta, ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren lehendakariak karguari dagokion egoitza ofizialean, Ajuriaenea jauregian, hartu du Aitor Esteban EAJko buru hautatu berria. Egin du zerbaitek kirrinka.
Alderdi ugarik egin dituzte zuzendaritzak berritzeko prozesuak: Podemos Ahal Dugu-k Richar Vaquero hautatu zuen gidari iragan abenduan; EH Bilduko militanteek, Arnaldo Otegi otsailean; eta PSE-EEkoek ere otsailean berretsi zuten Eneko Andueza.
Lehendakariak ez du, karguari dagokion agendan, EAJ ez beste alderdietako gidarientzako bilera publikorik egin.
Ulergarria da Pradales Sabin Etxean Andoni Ortuzar EAJren EBBko buru ohiarekin eta Estebanekin biltzea, iragan astelehenean egin zuten moduan. Baina Jaurlaritzarena eta, beraz, herritarrena eta ez alderdiena den eraikin publiko batean EAJren buruari hautatu berri izateagatik harrera egitea zilegi ote da, kontuan hartuta beste alderdietakoei ez zaiela halakorik egin?